Aingeru Genaut Arratibel

Ikertzailea

Aingeru Genaut Arratibel (Madril, 1974) Informazio Zientzietan doktorea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta irakaslea unibertsitate bereko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Komunikazio Politikak, Iritzi Generoak eta Kazetaritza Diseinua irakasgaiak eman ditu, eta gaur egun Infografia eta Kazetaritzaren Teknologia irakasgaiak ematen ditu, bai eta Edizio Digitala eta Kazetaritza Kulturala ere, hurrenez hurren UPV/EHU-EiTB Multimedia Komunikazioa Masterrean eta Gizarte Komunikazioa Unibertsitate Masterrean. Bere ikerketa lerro nagusiak dira teknologia berriak eta kazetaritza digitala, bai dimentsio teorikoan (multimedia kontaketa, modularitatea eta kontaketa egitura), bai teknikoan (multimedia edizioa, infografia eta animazioa, datu baseak eta edukien kudeaketa).

Jarduera akademikoa Talde bateratuaren barruan