Rosa Martín Sabaris
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakasle titularra da, eta Komunikazioan doktorea unibertsitate berean. Irakaslea da Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduan (Diskurtso Dokumentalaren Formak eta Dokumentalak Egiteko Tailerra) eta Gizarte Komunikazioa Masterrean (Ikerketa Metodologia Kualitatiboak Komunikazioan). Halaber, irakaslea izan da Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterrean eta Komunikazio Korporatiboa Masterrean.
Zenbait doktorego tesi zuzendu ditu (gaiak: hauteskunde kanpainak telebistan, talk-showen audientzia, edo arte zuzendaritzaren prestakuntza unibertsitate ikasketetan). Askotariko ikerketa proiektuetan parte hartu du, aztergai hartuta newsmakinga, kazetarien soziologia profesionala, hauteskunde komunikazioa edo errealitate birtuala Down-en sindromea duten pertsonen ikaskuntzari eta komunikazioari aplikatuta, eta gai horiek jorratu ditu hainbat argitalpenetan. EiTBren Estilo Liburuaren egilea da María José Cantalapiedrarekin eta Begoña Zalbidearekin batera. Hainbat kudeaketa kargu bete ditu, eta zuzendaria izan da ZER: Komunikazio Ikasketen Aldizkarian.