Angeriñe Elorriaga Illera

Ikertzailea

Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua (2003) eta Gizarte Komunikazioan doktorea (2014) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Hamalau urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du komunikazio digitalaren eta marketinaren arloan hainbat enpresa eta erakundetan. 2009tik EHUn irakasten du, lehenik Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eta gaur egun Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakasle agregatu hirueleduna da 2022tik. Irakasle bisitaria izan da University of Groningen-en (Herbehereak) eta Ghent University-n (Belgika). Hiru gradu desberdinetan irakasten du. Multimedia Komunikazioa EHU-EITB Masterrean irakasle gisa ere parte hartzen du. Bikain kalifikazioa du Docentiaz programan.

Hainbat sari jaso ditu, hala nola, Revista Latina de Comunicación Social (Q1) 2018ko bigarren artikulu aipatuenaren ‘Roblón’ saria edo Language Branding ikerketa-proiektuaren Soziolinguistikako Txillardegi saria. Ikerketa seiurteko bat du eta bi doktorego tesi zuzendu ditu.

Departamentuko zuzendaritza taldean dago idazkari akademiko gisa 2024tik. Hainbat ikerketa proiektuetan parte hartu du eta zuzendu ere. Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduko bigarren mailako koordinatzailea izan da, Komunikazio Zuzendaritzaren moduluaren koordinatzailea da eta Fakultateko euskara-batzordeko kidea 2018tik. Bere ezagutza-arloa komunikazioan, marketin digitalean eta harreman publikoetan oinarritzen da. Komunika Euskal Komunikazio Elkartearen sortzaileetako bat da.

Jarduera akademikoa Talde bateratuaren barruan