Itsasne Allende Sopelana
Euskal Herriko Unibertsitateko (2025) doktorea; Zientzia Politikoan eta Kudeaketa Publikoan graduatua (Nazioarteko Harremanetako aipamena) eta Nazioarteko Ikasketetan masterra unibertsitate berean. Nazioarteko Harremanetako Laguntzaile Doktore Irakaslea da, Zuzenbide Publikoaren eta Zuzenbide Historiko-Juridikoaren eta Pentsamendu Politikoaren Sailean, Zuzenbide Internazional Publikoa eta Nazioarteko Harremanak ezagutza arloan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Gaur egun Zientzia Politiko eta Kudeaketa Publikoko eta Publizitate eta Harreman Publikoetako gradutan ematen du irakaskuntza. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Habanako Nazioarteko Harremanen Goi Institutuan.
Bere ikerketa-lerroak diplomazian, iraultzetan, Latinoamerikan eta Kariben, integrazio-prozesuetan eta Hego-Hego lankidetzan oinarritzen dira. Gasteizko Nazioarteko Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanetako Ikastaroen idazkaria da eta European International Studies Association (EISA) elkarteko Early Career Development (ECD) taldearen koordinatzailea. European International Studies Association (EISA) eta Nazioarteko Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanetako Irakasleen Espainiako Elkarteko (AEPDIRI) kidea da.

