Ismael Medina Layuno

Ikertzailea

Industria ingeniaria da, enpresen antolakuntzan espezializatua, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU). 1996tik, pertsonen eta enpresa proiektuen lidergo postuetan ari da garatzen lanbide ibilbidea, gaur egun Talio erakundean. 2001etik, irakasle elkartua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta irakaslea izan da Ingeniaritzarako Estatistika, Enpresen Administrazioa eta Lidergoa eta Enpresak Sortzeko Ekimena irakasgaietan, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Halaber, Management & Leadership irakasten die USACen (University Studies Abroad Consortium) Estatu Batuetako ikasleei, eta Erasmusekoei, 2014tik. Bere interes eta jakintza arloa bat dator enpresa pribatuan profesionalki egiten duenarekin, eta lidergoarekin eta pertsonen eta erakundeen garapenarekin zerikusia duen guztia hartzen du barnean.